Bertze urte batez, hasi da igerilekuko udako denboraldia eta irailaren 15era bitarte irekiak egonen dira. Aurten ere hiru sorosle ditugu: Ricardo Martinez Martin, Ion Morras Albors eta Leire Pastor Ordoki.
Igeriketa ikastaroak ere izanen dira haur eta helduendako. Goizez haurrendako izanen dira, 10:30etik 11:30era, eta arratsaldez helduendako, 20:00etatik 21:00etara. Interesa duena igerilekura ager daiteke edo bertzela, 606 828160 telefonora dei dezake. Ekainaren 30era arteko epea izanen da.
Igerilekuko ordutegia, berriz, 12:00etatik 20:00etara da eta prezioak beheko taulan ageri direnak.
PREZIOAK:
6 URTE ARTE: dohainik.
6-12 URTE: Egun osoa 3,5 euro; hilabetekoa 16,5 euro; 3 hilabete 23 euro.
12-18 URTE: Egun osoa 4 euro; hilabetekoa 23,5 euro; 3 hilabete 29,5 euro.
18 URTETIK GOITI: Egun osoa 5 euro; hilabetekoa 29 euro; 3 hilabete 42 euro.