Hagitz eguraldi ederrarekin eta giro onean, ekainaren 17an Haurren Eguna ospatu zen. Goizen ikasturtean zehar egindako lanak egon ziren ikusgai frontoian. Meza ondotik frontoian ipuin batzuk irakurri eta ikasle bakoitzari ipuin bana oparitu zitzaion. Gero, bazkal aitzinetik, trikitilariek alaitu zuten giroa. 64 haur eta 28 guraso bildu ziren bazkaltzera. 15:30eko Tatxin eta Tatxan ikuskizuna ere hagitz arrakastatsua izan zen, baita ondotik egin zituzten jokoak ere, 19:00 arte luzatu baitzen eguna. Guraso Elkarteak egunaren balorazio positiboa egin du eta kontent agertu dira irakasle eta ikasleak ere.