Euskarazko eskola-lehiaketen sariak banatu ditu Gobernuak

TTIPI-TTAPA 2012ko ekainaren 27a

www.navarra.es

 Nafarroako Gobernuak 2011-2012 ikasturterako deitutako euskarazko eskola-lehiaketen sariak banatu zituen ekainaren 8an. Aurkeztutako 1.570 lanen artean, 23 saritu dituzte eta aunitz eskualdekoak dira. Narratiba-mailan, Leitzako­ Erleta­ ikastetxeko Leire Erbitik bigarren saria eskura­tu du Lehen Hezkuntzan eta Berako Labiaga ikastolako Ainhoa Aguilarrek bigarren saria lortu du Bigarren­ Hezkun­tza­ko lehen zikloan. Deklamazio, irrati-gi­doi eta podcast lehiaketan, Erleta ikastetxeko Lehen Hezkuntzako hirugarren ziklokoen Txori basoko banda txikia izan da saritua. Azkenik, bertso­ idatzien lehiaketan, Berako Ricardo Barojako Lorena Perez (Lehen Hezkuntzako­ bigarren zikloa) eta Erleta eskolako Oiher Altzelai (Lehen Hezkun­tza­ko hirugarren zikloa) sarituak izan dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun