Baztan-Bidasoko bertsopaper lehiaketako sariak banatu dituzte

TTIPI-TTAPA 2012ko ekainaren 27a

BORTZIRIETAKO BERTSO ESKOLA

 Bortzirietako Bertso Eskolak eta Berako Kultur Batzordeak Bortzirietako Euska­ra Mankomunitatearekin batera antolatutako XXV. Baztan-Bidasoko bertsopaper lehiaketako epaimahaiak saridunak jakitera eman ditu. Guztira 78 lan entregatu dira­ eta horien artean, A kategorian, Lesakako Ane Telletxea Igoak lehen saria eskuratu­ du eta Ane Fagoaga Moreno beratarrak bigarrena. B katego­rian, Azkaineko Aitor Servier-Etchechurik irabazi du eta Doneztebeko Beatriz Maritorena Ganboa bigarren izan da. C kategorian, Lesakara joan dira bi sariak: lehena Mikel Telletxearentzat eta bigarrena Gorka Sanjurjorentzat. D kategorian, azkenik, Julen Zelaieta beratarrak lehenbiziko saria eskuratu du eta Iban Garro lesakarrak bigarrena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun