Udako Kirol Eskola eskainiko du aurten ere Doneztebeko Erreka Elkarteak

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 27a

Udan hainbat kiroletan trebatzeko aukera eskaintzen du Errekaren Udako Kirol Eskolak. Erreka Elkartea

Uztailaren 9tik abuztuaren 3ra izanen da, astelehen, asteazken eta ortziraletan

Doneztebeko Erreka Kirol Elkarteak Udako Kirol Eskola antolatu du aurten ere, hamabigarren aldikotz. Eskualdeko haur eta gazte aunitzek parte hartzen dute bertan azkeneko urteetan. Kirol ezberdinak lantzen dira eta uda pasatzeko bertze modu bat eskeintzea du helburu.

Astelehen, asteazken eta ortziralero eginen da udako kirol eskola, uztailaren 9tik abuztuaren 3ra. Eskoletako frontoian eta kiroldegian izanen dira, 11:00etatik 12:00etara talde batean, eta 12:00etatik 13:00etara bertzean. Prezioa 33 eurotakoa izanen da Erreka elkarteko bazkideentzat, eta 36 eurokoa bazkide ez direnentzat. Izen ematea uztailaren 5an, ortzeguna, izanen da, goizeko 11:00etan, Doneztebeko Frontoian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun