Urtero bezala, ikasturte amaierarekin batera, Nafarroako Bertso Eskolek beren eguna ospatu zuten ekainaren 9an Larraintzarren. Ikasturte honetan Nafarroako bertso eskoletan aritu diren haur eta gaztetxoak elkartu ziren, eta giro onean pasatu zuten eguna.
Hainbat jolas eta ekimez gain, aurtengo Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketak ere egin ziren.
Goizean 14 urte artekoena egin zen eta Joanes Ilarregi leitzarrak eraman zuen txapela. Bigarren sailkatua ere leitzarra izan zen, Beñat Altzelai. Arratsaldez, berriz, 14 eta 18 urte bitarteko eskolartekoa egin zen, bederatzi parte-hartzailerekin. Barañaingo Mikel Lasartek jantzi zuen txapela eta bigarren postua Maddalen Lopez lesakarrarentzat izan zen.
Lau bertsolariok Nafarroako ordezkariak izan ziren hilaren 16an Agurainen (Araba) egin zen Euskal Herriko sariketan.