Nafarroako Erregionaleko kopako finalerdia galdu zuen Doneztebe Futbol Taldeak

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 26a

Doneztebe futbol taldeak ez du duela hiru urte egin zuen balentria errepikatzerik izanen. Orduan, Nafarroako erregionaleko kopa irabazi zuen eta aurten finalerdietan gelditu da. Larunbatean jokatu zuen partida Iruñeko Unibertsitate Publikoan San Ignacioren kontra eta 1-0 nagusitu ziren hiriburukoak.

Doneztebe Futbol Taldea baja aunitzekin joan zen Iruñera, baina halere ongi egin zion aurre San Ignaciori lehenbiziko zatian. Bigarren zatiaren erditsuan egin zuten gola San Ignaciokoek eta Doneztebek ezin izan zion buelta eman. Gainera, jokalari bat guttiagorekin akitu zuen denboraldia Doneztebeko taldeak, Ibai egotzi baitzuen epaileak.

San Ignaciok eta Muskariak jokatuko dute erregionaleko koparen finala.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun