Asteburu honetan jokatu dira Baztan-Errekako XXXIII. Laxoa txapelketako final laurdenetako joaneko partidak. Partidarik orekatuena Donezteben ikusi zen eta azkenean Doneztebe Ak 9 eta 8 irabazi zion Doneztebe Bri. Irurita B 9 eta 3 irabazi zion Doneztebe Dri eta Arraiozen jokatutako partidan, Arraioz Ak 5 eta 9 galdu zuen Oiz Aren kontra.
Arraioz B eta Irurita Aren arteko joaneko partida heldu den asteburuan jokatuko da, gainerako itzuliko partidak bezalaxe.