Ane Petrirenak 300 metroko Espainiako txapelketa irabazi du aurten ere

TTIPI-TTAPA 2012ko uztailaren 2a

Ezkerrean Ane Petrirena helmugaratzen eta eskuinean podiumaren gainean. Utzitako argazkia

Kadete mailan Nafarroako errekorra hobetu du

Kadete mailako Espainiako atletismo txapelketak jokatu ziren ekaineko lehen asteburuan Zaragozan eta joan­ den urtean bezala, 300 me­troko lasterketan urrez­ko domina lortu du Ane Petrirena 15 urteko sunbildarrak.
 
Iaz ere Espainiako txapeldun izan zen modalitate be­rean. Gainera, 1989tik indarrean zegoen mar­ka­ haustea lortu zuen, 40 segundo eta 82 zentesimako denborarekin. Aurten, kadete mailako bere bigarren eta azken urtean oraindik marka hobea egin du, 40 segundo eta 19 zen­te­simatan egin bai­tzi­tuen 300 metroak.
 
Beraz, aurten ere Nafarroako marka gaindituta lortu zuen Espainiako txapelketa irabazi­ eta urrezko domina golkoratzea (40:19). Valen­tzia­ko Andrea Verduk eta Gaz­tela-Mantxako Her­minia Parrak osatu zuten podiuma.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun