“Zure ziztada behar dugu” kanpainaren berri emanen du Martxelo Otamendi Berriako zuzendariak

TTIPI TTAPA 2012ko eka. 25a, 11:17

Martxelo Otamendi izanen da hizlari asteartean Elizondon eta asteazkenean Leitzan. Utzitako argazkia

Ekainaren 26an Elizondon izanen da eta ekainaren 27an Leitzan

Berria egunkaria egiten ari den "Zure ziztada behar dugu" kanpaina dela eta, Martxelo Otamendi zuzendariak solasaldiak eskainiko ditu ekainaren 26an Elizondon eta ekainaren 27an Leitzan.

Berria egunkaria egiten ari den "Zure ziztada behar dugu" kanpaina dela eta, Martxelo Otamendi zuzendariak solasaldiak eskainiko ditu ekainaren 26an Elizondon eta ekainaren 27an Leitzan.

Berrialaguna kanpainaz ez ezik, euskarazko hedabideen garrantziaz eta hauen beharraz ariko da Berriako zuzendaria Elizondon eginen duen solasaldian. Hilaren 26an izanen da, Arizkunenea Kultur Etxean, astearte arratsaldeko 19:00etan.

Arano, Areso, Goizueta eta Leitzako Euskara Zerbitzuak antolatutako hitzaldia, berriz, ekainaren 27an, asteazken arratsaldeko 19:30ean izanen da Leitzako Aurrera elkartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun