Dagoeneko gure artean dira Saharatik etorritako 18 neska-mutikoak

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 22a

Bi lagunendako otorduen zozketan saritutako zenbakiak ere jakinarazi ditu Saharaztan elkarteak

Ekainaren 21ean ailegatu dira gurera Saharatik uda pasatzera etorritako 18 neska-mutikoak. Zenbait arazo medio, ordu batzuk gibeleratu zen eta Bilboko aireportura gauerdia pasatua zela iritsi ziren Saharaztan, Baztan-Bidasoko elkartasun taldearen bidez etorritako saharar umeak.

Ekainaren 21ean ailegatu dira gurera Saharatik uda pasatzera etorritako 18 neska-mutikoak. Zenbait arazo medio, ordu batzuk gibeleratu zen eta Bilboko aireportura gauerdia pasatua zela iritsi ziren Saharaztan, Baztan-Bidasoko elkartasun taldearen bidez etorritako saharar umeak.

Bidaia eta egonaldiaren gastuetan laguntzeko zozketa ere egin du Saharaztanek, urtero egin ohi duen moduan. Zenbaki saritu bakoitzak bi pertsonentzako otordua izanen du jatetxe hauetako bakoitzean.

 

Zenbaki saridunak

Almandozko Beola 4701; Aran­tzako Aterpe 1692, Burlada 2485, Pabloenea 1896; Arizkungo Bixta-Eder 4153, Ordoki 5266, Uxoa 1459; Bein­tzako Ostatua 3627; Berako Errekalde 0678, Zubiondo 5456; Donamariako Benta 3070, Herriko Ostatua 1241; Donez­tebeko Ameztia 1979, Belarra 2347; Elbeteko Posadan 3869; Elgorriagako Hilarion 0552; Elizondoko Eskisaroi 2761, Galarza 5232, Itzalargikoborda 2197, Kortarixar 3749; Erratzuko Kastonea 1548; Etxalarko Elutsa 4300, Herriko Ostatua 4975; Gartzaingo Fransene 2725; Igantziko Allinea 4699, La Villa 4564; Iturengo Altxu­nea 3612, Herri­ko Ostatua 305; Lekarozko Larraldea 4250, Etxebertzekoborda 3814; Lesakako Ka­ttu 0701, Koxkonta 0491; Oizko Posada 2538; Oronoz-Mugairiko Pierresenea 2903, Urgain 0151; Sunbillako Ariztigain kanpina 4618, Itturburu 1175; Zubietako Herri­ko Ostatua 1437.

Bi hilabeteko epea dago saria eskuratzeko eta joan baino lehen deitu egin behar da eta txartela erakutsi otordua egin baino lehen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun