Malerrekako Eguneko zozketen sariak eman ditu Mankomunitateak

Ttipi-Ttapa 2012ko ekainaren 22a

Mikeli Mitxeo, Izaskun Bertiz eta Ana Mari Arregi saridunak, Ernesto Dominguez Zubietako zinegotziarekin. Utzitako argazkia

Ekainaren 21an egin zen sari banaketa Doneztebeko egoitzan

Zubietan maiatzaren 26an ospatu zen Malerrekako Egunean zozketatutako sariak banatu ziren ekainaren 21ean Mankomunitatearen egoitzan.

Zubietan maiatzaren 26an ospatu zen Malerrekako Egunean zozketatutako sariak banatu ziren ekainaren 21ean Mankomunitatearen egoitzan.

Saldutako 1.500 boletoen sarituak ez ziren egun berean atera baina Malerrekako produktuekin osatutako saskiak Eratsungo Mikeli Mitxeo eta Doneztebeko Ana Mari Arregirentzat izan dira eta Legasako Arotxa jatetxeko otordua Beintza-Labaiengo Izaskun Bertizentzat izan da. Zubietako udaleko Ernesto Dominguez Olearen eskutik jaso zituzten sariak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun