Nafarroako Erregionaleko koparen finalerdia jokatuko du Doneztebe Futbol Taldeak

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 22a

Kopako finalerako sailkatzeko aukera izanen du larunbatean Doneztebe Futbol Taldeak. Artxiboko argazkia

Ekainaren 23an, larunbat arratsaldeko 17:00etatik aitzinera Iruñean ariko da San Ignacioren kontra

Nafarroako Erregionaleko koparen finalerdia jokatuko du Doneztebe Futbol Taldeak San Ignacioren kontra ekainaren 23an, larunbatean 17:00etan Iruñeko Unibertsitate Publikoan.

Nafarroako Erregionaleko koparen finalerdia jokatuko du Doneztebe Futbol Taldeak San Ignacioren kontra ekainaren 23an, larunbatean 17:00etan Iruñeko Unibertsitate Publikoan.

Larunbateko norgehiagoka zaila gainditzen badu, Doneztebek ekainaren 30ean jokatuko luke finala eta duela hiru urte bezala, kopako txapeldun izateko aukera izanen luke.

Final zortzirenetan, Leitzako Aurrera kanporatu zuen Doneztebek eta final laurdenetako partidan Doneztebek 2 eta 0 irabazi zion CD Urroztarra talde historikoari, Lander Mindegia eta Irail Zestau gazteen golen bitartez.

Ligan ez da sobera fin ibili Doneztebeko futbol talde nagusia, baina kopan bere egiazko neurria eman du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun