Erreka Elkarteak antolatutako Doneztebeko XXXIV. Herri Krosa ekainaren 24an eginen da

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 22a

Ttikienen lasterketak igande goizeko 10:30etik aitzinera abiatuko dira. Artxiboko argazkia

Ttikienen probak igande goizeko 10:30etik hasiko dira eta proba nagusia 11:30ean

San Pedro besten aitzineko igandean, aurten ere Doneztebeko Herri Krosa eginen da Erreka Kirol Elkarteak antolatuta. Ekainaren 24an eginen da eta XXXIV. edizioa izanen du.

San Pedro besten aitzineko igandean, aurten ere Doneztebeko Herri Krosa eginen da Erreka Kirol Elkarteak antolatuta. Ekainaren 24an eginen da eta XXXIV. edizioa izanen du.

Izen-ematea egun horretan irteera puntuan egin daiteke edo aitzinetik www.herrikrossa.com web orriaren bidez. Bortz euro ordaindu beharko dituzte jubenilek eta hortik aitzinerako kategoriek. Gazteagoentzat, aldiz, dohainik izanen da.

Mailaz maila, egin beharreko ibilbidea diferentea izanen da. Maila berezikoek 75 metro egin beharko dituzte, aurrebenjaminek 420 metro, benjaminek 590 metro, alebin neskek 1.140 metro eta mutilek 1.690 metro, infantil neskek 1.690 metro eta mutilek 2.240 metro, kadete neskek 1.825 metro eta kadete mutilek 3.650 metro, jubenil neskek 3.650 metro eta mutilek 7.300 metro. Neska senior eta betaranoek 3.650 metro egin beharko dituzte eta senior eta beterano mutilek 7.300 metro. Aurrebenjaminak, benjaminak, alebinak eta infantilak 10:30ean aterako dira. Gainerakoak 11:30ean.

 

Sariak

Gizonezkoetan, lehenbiziko helmugaratzen denak 150 euro jasoko ditu, bigarrenak 90 euro, hirugarrenak 60 euro, laugarrenak 45 euro, bosgarrenak 30 euro eta seigarrenak bertzelako saria. Emakumezkoetan, lehenbizikoak 75 euro hartuko ditu, bigarrenak 45 euro, hirugarrenak 30 euro eta laugarrenak bertzelako saria izanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun