Ekainaren 24an, XI. aldiz mendi bizikleta ibilaldia eginen da Saran. Bi ibilbide proposatuak dira, bat 20 kilometrokoa eta bertzea 40 kilometrokoa, 1.400 metroko desnibelarekin. Kaskoa, lizentzia eta medikuaren agiria (urte bat baino guttiagokoa) beharrezkoak dira parte hartzeko.
Izen-emaiteak egunean berean egin beharko dira, goizeko 8etatik goiti hamar euro ordainduta eta abiatzea goizeko 9etan eginen da plazatik. Hornidura puntuak, zintzur bustitzea eta opariak ere banatuko dira. Xehetasun gehiagorentzat webgune hau: saravtt.jimdo.com.