Lau eguneko San Juan bestak prestatu dituzte aurten ere Saldiasen, ostiraletik astelehenera, ekainaren 22tik 25era. Egun horietan, kirol ikuskizunez gain, ongi pasatzeko bestelako ekitaldiak ere izanen dira haur, gazte eta helduendako.
Ekainaren 22an, ostiral arratsaldeko 18:00etan Paleta Txapelketaren finala jokatuko da. 20:00etan Zopak Herriko Ostatuan. Gauez dantzaldia izanen da MODESTO akordeoilariarekin.
Ekainaren 23an, larunbatean, San Juan bezpera ospatuko dute. 11:00etan herriko mus txapelketa jokatuko da. Arratsaldez umeen parkea, kart eta gaztelu haizatuekin. 18:30ean aizkora apustua: Ruben Saralegi eta Julen Kañamares lehian ariko dira. 22:00etan Sanjuan suak piztuko dira. Arratsaldez eta gauez dantzaldia TRIKI HOTS taldearekin.
Ekainaren 24an, igandean, San Juan eguna ospatuko dute. 10:00etatik aurrera txistulariek alaituko dituzte herriko karrikak. 11:30ean Meza Nagusia San Juan herriko patroiaren ohorez. 13:00etan aizkora apustua: Ander Erasun eta Oihan Larretxea ariko dira nor baino norgehiagoka. 18:00etan pilota partidak jokatuko dira: jubenilen mailan, Bakaikoa eta Medina, Elizalde eta Mariezkurrenaren kontra ariko dira. Afizionatuetan, berriz, lau t’erdiaren barrenean Bendoiro eta Oronozek jokatuko dute. Arratsaldez eta gauez, dantzaldia izanen da MODESTO akordeoilariarekin.
Ekainaren 25ean, astelehen arratsaldeko 14:00etan herri bazkaria eginen da Herriko Ostatuan trikitilariekin. Arratsaldean trikitilariek lanean jarraituko dute, bestei akabera emanez.