Manuel Lasarte zena omenduko dute ekainaren 22an Orion

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 21a

Manuel Lasarte zena gogoratuko dute Orion ekainaren 22ko ekitaldian. Artxiboko argazkia

Leitzako Udalak ere parte hartu du antolaketan eta bertsolari eta kirolari leitzarrak ere aritzekoak dira

“Manuel Lasarte, hitzaren errementaria” izenburupean omenaldia eskainiko zaio ekainaren 22an, ostiral gaueko 22:00etatik aurrera Leitzako Frankia baserrian 1927ko abenduaren 12an jaiotako eta Aian eta Orion bizi ondoren, 2012ko otsailaren 12an hil zen bertsolari handiari Orioko kiroldegian.

Orio, Aia eta Leitzako udalek eta EITBk antolatu dute ekitaldia eta sarrera doan izanen da. Ekitaldian parte hartzekoak dira Orio, Aia eta Leitzako bertso eskolak, Mertxe Oliden eta Asier Gozategi, Martin Perona, Gari eta Iñaki, Olaxka, Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano, Julio Soto, Iñaki Perurena, Luze, Olaso, Patxi Etxeberria eta Eusebio Lasarte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun