Neurri murriztatzaileen kontrako manifestazioa eginen da ekainaren 23an Elizondon

TTIPI TTAPA 2012ko eka. 21a, 11:53

Eskualdeko hezkuntza komunitateak ekainaren 23an Elizondon eginen den manifestazioan parte hartzera deitu du. Alicia del Castillo

Baztan-Bidasoaldeko hezkuntza komunitateak deituta, dagoeneko 140 atxikimendu baino gehiago bildu ditu

Baztan-Bidasoaldeko hezkuntza komunitateko eragileek deituta manifestazioa eginen da ekainaren 23an, larunbat eguerdiko 12:00etan Elizondoko plazatik abiatuta “Etorkizunaren alde, neurri murriztatzailerik ez!!” goiburupean.

Baztan-Bidasoaldeko hezkuntza komunitateko eragileek deituta manifestazioa eginen da ekainaren 23an, larunbat eguerdiko 12:00etan Elizondoko plazatik abiatuta “Etorkizunaren alde, neurri murriztatzailerik ez!!” goiburupean.

Ekainaren 20an, asteazken arratsaldean eman zuten mobilizazio honen berri eta dagoeneko gizarte eragile ezberdinen 140 atxikimendu baino gehiago jaso dituztela aipatu zuten. Adierazpenean jakinarazi zutenez, Espainiako Gobernuak funtzio publikoaren inguruan hartu berri dituen neurrien aurrean bere desadostasuna adierazi nahi du hezkuntza komunitateak, «kalitatezko zerbitzu publikoak ez dira bermatuko klaseko ratioak haundituz, osasun etxe txikietako zerbitzuak arriskuan jarriz ezta bestelako neurri kaltegarriak aplikatuta ere». Orain arte Nafarroan etorkizunaren zutabe izan diren eta gizarte ongizatearen berme diren zerbitzu publikoak mantentzea ere aldarrikatzen dute eta horregatik eskatzen diote Nafarroako Gobernuari, «Nafarroak dituen eskumenetan oinarriturik, ez ditzala indarrean jarri gobernu zentraletik hartutako erabakiak». Adierazpena akitzeko, «gure etorkizuna eta gizartearen ongizatea jokoan daudelako kalitatezko zerbitzu publikoak zaindu behar ditugu» erran zuten komunitateko eledun izan ziren Eneko Fernandez eta Eneritz Mitxelena irakasleek.

 

Atxikimenduak

BORTZIRIAK

Berako Bertso eskola, Lagun Handia Elkartea, Berako Suhiltzaileak, Berako Aspace, Gure Txokoa Elkartea, Manttale Mendi Taldea, Agerra Mendi Taldea, Arantzako Ekaitza elkartea, Arantzako Gazte asanblada, Arantzako Zahar txokoa, Etxalarko Altxata Elkartea, Tantirumairu Folklore Taldea, Lesakako akordeolariak, Lesakako Txistulariak, Lesakako Bertso Eskola, Lesakako Gazte Asanblada, Lesakako Gazte mugimendua, Lesakako Herrira, Lesakako Arrano Elkartea, Ttipi-Ttapa Fundazioa.


MALERREKA

Doneztebeko Kasino Elkartea, Legasako KUKU Elkartea, Zubietako Txitxilo Elkarteko, Malerrekako Bertso Eskola, Doneztebe Futbol Taldea, Doneztebeko Mendi Abesbatza, Malerrekako Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuak, Doneztebe osasun etxeko langileak, Doneztebeko musika eskola, Doneztebeko merkatari elkartea, Doneztebeko IKA euskaltegia, Bidelagun elkartea, Saharaztan, Malerrekako Gazte Asanblada.


BAZTAN

Aroztegia eta gero zer?, Amaiurko Gaztelu elkartea, Otsondo Barride Elkartea, Amaiur Kirol taldea, Amaiurko talde basa, Amaiurko gazteak, Baztandarren Biltzarra, Baztango Kirol Taldeak, Baztan Kirol Elkartea, Legate Elkartea, Txaruta Pilota Elkartea, Erratzuko Kultur Elkartea, Baztango Bertso Eskola, Ariztia Elkartea, Baztango mendigoizaleak, Iruritako gazteak, Elizondoko abesbatza, Herriarte elkartea, Arriarte elkartea, Azpilkuetako gazteak, Elbeteko gazteak, Baztango AEKko irakasleak, Xaloa Telebista, Xorroxin, Jo ala Jo, Baztango Herrira, Elizondoko Gaztetxea, Bidasoako Haziak, Baztan Rugby Taldea, Baztango Bilgune Feminista, Baztango Gazte Mugimendua.,…


TALDE POLITIKO eta HERRI ENTITATEAK

BILDU, NABAI, BAZTANGO EZKERRA, BAZTAN BIDASOAKO EZKER ABERTZALEA, ARALAR, BAZTANGO HERRIETAKO ALKATEAK (Aniz, Amaiur, Arizkun, Arraioz, Azpilkueta, Berroeta, Elbete, Elizondo, Erratzu, Gartzain, Irurita, Lekaroz, Oronoz, Ziga), BAZTANGO JUNTEROAK, Erratzuko Herriko Batzarrea, Elizondoko Herria, Bertizaranako Alkatea, Bertizaranako udala, Zubietako alkatea, Legasako Kontzejua, Narbarteko Kontzejoa, Oieregiko Kontzejua, Igantziko Udala, Arantzako Udala, Etxalarko Udala, Zugarramurdiko Udala…


SINDIKATUAK

LAB, STEE-EILAS, CCOO, ANPE, CSI-CSIF, ELA, UGT HEZKUNTZA ERAGILEAK SORTZEN-IKASBATUAZ


ESKOLAK

Lesakako Irain Eskolako Klaustroa, Berako Ricardo Baroja Eskolako Klaustro, Eskola Kontseilu, Arantzako Eskolako Klaustro, Eskola Kontseilu, Igantziko Eskolako Klaustro, Eskola Kontseilu, Etxalarko Eskolako Klaustro, Legasako Eskolako Klaustroa, Beintzako Eskolako Klaustro, Eskola Kontseilu, Narbarteko Eskolako Klaustro, Eskola Kontseilu, Iturengo Eskolako Klaustro, Eskola Kontseilu, Sunbillako Eskolako Klaustroa, Saldiaseko Eskolako Klaustroa, Doneztebeko San Miguel Ikastetxearen Eskola kontseilua, klaustroa, Doneztebeko Mendaur Ikastetxeko Eskola Kontseilua, klaustroa, Doneztebeko Askin Udal Haurtzaindegia, Zugarramurdiko Eskolako Klaustro, Eskola Kontseilu, Iruritako Eskolako Klaustro, Eskola Kontseilu, Oronozko Eskolako Klaustro, Eskola Kontseilu, Almandozko Eskolako Klaustro eta Eskola Kontseilua, Gartzaingo Eskolako Klaustroa, Arizkungo Eskolako Klaustro, Eskola Kontseilu, Arraiozko Eskolako Klaustro, Eskola Kontseilu, Amaiurko Eskolako Klaustro, Eskola Kontseilu, Erratzuko Eskolako Klaustro, Eskola Konsteilu, Azpilkuetako Eskolako Klaustro, Zigako Eskolako klaustro, Eskola Kontseilu, Lekarozeko institutuko irakaslegoa, Elizondoko Lanbide Eskolako irakaslegoa, Baztango Haur Eskolako klaustroa, Elizondoko Eskolako Klaustro, Eskola Kontseilu, Baztan ikastola,…


GURASO ELKARTEAK

Lesakako Irain Eskolako Guraso Elkartea, Berako Ricardo Baroja Eskolako Guraso Elkartea, Arantzako Eskolako Guraso Elkartea, Igantziko Eskolako Guraso Elkartea, Etxalarko Eskolako Guraso Elkartea, Beintzako Eskolako Guraso Elkartea, Narbarteko Eskolako Guraso Elkartea, Iturengo Eskolako Guraso Elkartea, Doneztebeko San Miguel Ikastetxeko Erreka Guraso Elkartea, Doneztebeko Mendaur Ikastetxeko Mendaur Guraso Elkartea, Urdazubi-Zugarramurdiko Eskolako Guraso Elkartea, Iruritako Eskolako Guraso Elkartea, Oronozko Eskolako Guraso Elkartea, Arizkungo Eskolako Guraso Elkartea, Arraiozko Eskolako Guraso Elkartea, Erratzuko Eskolako Guraso Elkartea, Azpilkuetako Eskolako Guraso Elkartea, Baztango Haur Eskolako Guraso Elkartea, Elizondoko Eskolako Guraso Elkartea,…

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun