Ekainaren 18an egin zuen Laxoa elkarteak aurtengo txapelketako final laurdenetako gurutzaketak erabakitzeko bilera eta honenbertzez, asteburu honetan jokatuko dira final laurdenetako joaneko partida gehienak.
Ekainaren 23an, larunbat goizeko 10:00etan Arraioz A eta Oiz izanen dira aurrez aurre; larunbat arratsaldeko 17:30ean Irurita B eta Doneztebe D; ekainaren 24an, igande arratsaldeko 17:30ean Doneztebe B eta Doneztebe A ariko dira eta, aldiz, Arraioz B eta Irurita Aren arteko partida datorren asteko astebururako utzi da.