Ekainaren 21ean, ortzegun arratsaldeko 19:00ak aldera hasita, herri baratzeko besta antolatu dute Etxalarren. Ordu horretan, txalaparta zuzenean aditzeko eta jotzeko aukera izanen da eta edari freskoak eta pintxoak doan banatuko dira.
Ekimen honekin, bertako hazien onurak eta ezberdintasunak ezagutzera eman nahi dira, ekologikoa zer den, transgenikoa zer den edo Herriko baratzea elkartea zer den ikasiz. Hau dena, elkarrengandik ikasteko eta aitzinako ezagutzak berreskuratzeko modua izanen delakoan ortzegun arratsalderako hitzordua egin dute Etxalarren.
"Urte berri on, amona!" filmaren emanaldia ekainaren 22an
Bertze aldetik, Etxalarko Euskara Batzordeak antolatuta, Urte berri on, amona! filmaren emanaldia eskainiko da ekainaren 22an, ortziral arratseko 22:30ean Etxalarko frontoian. Eguraldi txarra eginen balu, Kultur Etxean izanen litzateke emanaldia.
Akelarre antzezlana ekainaren 30ean
Zugarramurdiko antzerki taldeak Akelarre antzezlana aurkeztuko du ekainaren 30ean, larunbat arratseko 21:30etik aitzinera Etxalarko plazan, Etxalarko Euskara Batzordeak antolatuta. Saio honen ondotik, Larraburuan kantu afaria eginen da. Txartelak salgai daude Herriko Ostatuan eta Elutsan.
Ordu aldaketa Kultur Etxean
Etxalarko Kultur Etxean udako ordutegiarekin hasiko dira ekainaren 25etik aitzinera. Goizez, 10:00etatik 13:40era irekiko da.