204 korrikalarik parte hartu zuten Doneztebeko Erreka elkarteak 34. urtez antolatutako herri lasterketan. Proba nagusian, gizonezkoetan Antonio Etxeberria nagusitu da eta emakumezkoetan Maika Ariztegi iturendarra.
San Juan egunean, goizeko 10:30erako abiatu ziren maila bereziko ttikienak, 50 haur. Hauentzat ez da sailkapenik izaten, baina bai dominak denentzat. Gero, aurrebenjamin, benjamin, alebin eta infantil mailako neska-mutikoen txanda izan zen. 11:30ean abiatu zen proba nagusia, kadete, jubenil, senior eta beterano mailetako korrikalariekin.
Gizonezkoen senior kategorian Antonio Etxeberria nagusitu da, aitzineko bi urteetan eta 2004an ere garaile suertatua dena. Alberto Revuelta gipuzkoarra bigarren izan da eta Beste Iruñako Daniel Sanzek osatu du podiuma.
Emakumezkoen artean, Maika Ariztegi iturendarra bueltatu da podiumeko koxkarik gorenera, iazko Vanesa Patxaren garaipenaren ondotik. Nekane Menendez izan da bigarren eta Maria Telletxea doneztebarra hirugarren.
Beti bezala, herriko korrikalariak izan dira txalotuenak. Gizonezkoetan, bertze behin, Xanti San Migelek irabazi du lehenbiziko doneztebarrarentzat zegoen urdaiazpikoa eta emakumezkoetan, arestian aipatutako Maria Telletxeak jaso du ardo-lotea.
SAILKAPENAK
AURREBENJAMIN NESKAK
1- Saio San Miguel
2- Irai Arruiz
3- Naroa Itoiz
AURREBENJAMIN MUTIKOAK
1- Aitor Agesta
2- Markel Javalera
3- Ekaitz San Martin
BENJAMIN NESKAK
1- Marina Zabala
2- Anne Etxarte
3- Maialen Lizasoain
BENJAMIN MUTIKOAK
1- Yeray Galan
2- Asier Ayape
3- Xabier Apezetxea
ALEBIN NESKAK
1- Andrea Zabala
2- Izaro Aldabe
3- Irati Oyarzabal
ALEBIN MUTIKOAK
1- Unai San Miguel
2- Joseba Bengoetxea
3- Aimar Javalera
INFANTIL NESKAK
1- Alaitz Leache
2- Alaia Iribarren
3- Naxara Jaunsaras
INFANTIL MUTIKOAK
1- Carlos Ostiz
2- Iñaki Maylin
3- Oier Berasategi
KADETE MUTIKOAK
1- Eneko Herrera
2- Julen Retegi
3- Andoni Lazkanotegi
JUBENIL MUTIKOAK
1- Iñaki San Miguel
BETERANOAK
1- Martin Orradre
2- Oscar Ayape
3- Fernando Leache
HERRIKO EMAKUMEAK
1- Maria Telletxea
2- Miren Juanotena
3- Leire Uterga
4- Edurne Anzizar
5- Ainara Mendiburu
6- Idoia Zamorano
7- Yolanda Irigoien
8- Mari Jose Otxandorena
HERRIKO GIZONEZKOAK
1- Xanti San Miguel
2- Xabier Telletxea
3- Fermin Oteiza
4- Iñaki Irigoien
5- Gorka Bidegain
6- Mikel Marques
7- Igor Agesta
8- Patxi Goñi
9- Iñigo Ostiz
10- Lorentxo Oiarzabal
EMAKUMEZKOAK
1- Maika Ariztegi 14:47
2- Nekane Menendez 14:54
3- Maria Telletxea 16:07
4- Irene Matxiarena 16:32
5- Rosa Orofino 16:42
GIZONEZKOAK
1- Antonio Etxeberria 23:13
2- Alberto Revuelta 23:17
3- Daniel Sanz 24:31
4- Rafa Maritxalar 25:40
5- Fernando Villar 25:43