San Pedro bestak ekainaren 28tik uztailaren 1era ospatuko dituzte Donezteben

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 28a

San Pedro egun handiko Trapatan dantzak ikusmina piztuko du aurten ere. Artxiboko argazkia

Ortzegun arratseko txupinazoarekin hasi eta igandeko txikien egunarekin akituko dira

Doneztebeko San Pedro bestak ere ekainaren 28tik uztailaren 1era, ortzegunetik igandera ospatuko dira. Ortzegun arratsaldeko txupinazoarekin eta igandeko txikien egunera arte, ekitaldiz gainezka dator egitaraua.

Doneztebeko San Pedro bestak ere ekainaren 28tik uztailaren 1era, ortzegunetik igandera ospatuko dira.

Ortzegun arratsaldeko 19:00etan Agorreta Musika Eskolako ikasleen kalejira eginen da. 20:00etan, bestetako lehen suziria botako da Herriko Etxetik. Horren ondotik karrika-dantza eginen da Corco txarangak eta txistulariek alaitua. Ohitura den bezala, Doneztebeko ostatuetan eta elkarteetan zopak eskainiko dituzte afaltzeko. 00:30etik 03:30era dantzaldia izanen da Aierrik musika taldearekin.

 

San Pedro egun handia ortziralean

Ekainaren 29an, ortziralean, San Pedro eguna ospatuko dute Donezteben. 09:00etan diana izanen da Corco txarangak girotua. 11:00etan Done Petri Apostoluaren omenezko Meza Nagusia ospatuko da elizan. Mendi Abesbatzak Lorenzo Perosi presbiteroaren Missa Secunda Pontificalis, Hilarión Eslavaren Tu es Petrus, Madinaren Aita Gurea eta Jose Antonio Irigoien doneztebarraren Agur Doneztebe abestuko ditu. Meza ondotik, Bandera-dantza eskainiko du Eduardo Almandozek eta Trapatana eta bertze dantza tradizional batzuk ere dantzatuko dira, Erreka elkarteko dantza taldearen eta Doneztebeko txistularien eskutik. 11:00etan Erraldoiak eta buruhaundiak aterako dira txistularien bandak lagunduta. 13:30ean aperitiboa eskainiko da Herriko Etxekoaren behean. 17:00etan Herri Kirolak izanen dira Bear Zana pilotalekuan. 19:00etan Erreka elkarteko dantza taldearen eskutik Euskal dantzak izanen dira Bear Zana pilotalekuan. 20:00etatik 22:00etara dantzaldia Izanen da Jalisko Band musika taldearekin. 22:15ean zezezsuzkoa Bear Zana pilotalekuan. 00:30etik 03:30era dantzaldia izanen da Jalisko Band musika taldearekin.

 

Gazte Burrunba Eguna larunbatean

Ekainaren 30ean, larunbatean, Gazte burrunba Eguna ospatuko da. 09:00etan diana joko da, Corco txarangak girotua. 11:00etan buruhaundiak ibiliko dira herriko karriketan barna. 11:30ean Dantza Jazz emanaldia eginen da kiroldegian, Rebecaren ikasleek eskainia. 12:00etan Doneztebeko mus txapelketaren finala jokatuko da. 14:00etan herri-bazkaria eginen da Intzakardin. Bazkalondoan txaranga eta akordeoi doinuak izanen dira. Gazte Burrunbak antolatzen du bazkaria, Doneztebeko Udalaren laguntzarekin. 17:30ean haurrentzako jokoak eginen dira Intzakardin, Guraso Elkarteak antolatuta. 20:00etatik 21:00etara dantzaldia izanen da Trikidantz musika taldearekin. 21:00etatik 22:00 etara Musika ikuskizuna eskainiko da Santa Luzia plazan: Txalaparta, koral kantua, koreo­grafiak, antzerkia, poesia, dantza eta. 01:00etatik 04:00etara dantzaldia izanen da Trikidantz musika taldearekin.

 

Udal txikia osatuko da igandean

Uztailaren 1ean, igandean, txikien udala osatuko da, haurrei eskainitako egunaren barrenean. Goizeko 09:00etan diana joko dute Doneztebeko txistulariek. 11:00etan Herriko Etxean ongi etorria eginen zaio Txikien Udalari. Horren ondotik, alkate txikiak eta honen zinegotziek suziria botako dute. Erraldoiak eta buruhaundiak karrikaz karrika ibiliko dira, Txistularien Bandak lagunduta. 11:00etan Plater-tiroketa izanen da, Ehiza Elkarteak antolatua. 11:30ean Meza, Txikien Udalbatza buru dela eta erraldoiek buruhaundiek eta txistulariek lagunduta. Euskal dantzak ere izanen dira, dantzari txikien eta txistularien eskutik. Buruhandiak herriko karriketan barna ibiliko dira. 14:30ean Txikien Udala aukeratzen parte hartu duten haur guztientzako bazkaria eskainiko da. 16:00etatik 20:00etara haurrentzako kart-ak eta puzgarriak izanen dira Bear Zana pilotalekuan. 20:00etan Herriko Etxean, Txikien Udalbatzak bere agintaritza utziko du. Egun honen oroigarri gisa, Txikien Udalbatzako kideei diploma bana emanen zaie. 20:00etatik 22:00etara dantzaldia izanen da Laiotz taldearekin. 22:30ean Su artifizialak izanen dira eta 01:00etatik 04:00etara dantzaldia izanen da Laiotz taldearekin, bestak akitzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun