Ospakizunek ez dute etenik, eta larunbat honetan, ekainak 16, Uritzako fiesta eginen da Zubietan.
Goizean karpa muntatu eta altxaferoa botako dute eta 13:00 alderapintxoak izanen dira. Ondotik, 14:00etan bazkaria eginen da eta paella eta umerria jateko aukera izanen da, besteak beste. Hau idazterakoan oraindik erabaki gabea dute antolatzaileek bertsolaririk izanen den ala ez, baina Joxemari eta Ainhoa musikariak han izanen direla hori segurua da.