286 pilotarik parte hartu dute Josetxo Ezkurraren XXI. Memorialean

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 14a

Ekainaren 3an finalak jokatu ondotik sari banaketa egin zen. Foto Zaldua

Sariak pilotari ezagunek eman dituzte

Martxoaren 3az geroztik, 309 partida jokatu dira Josetxo Ezkurraren XXI. Memorialean eta sei kategoriatan banatuta, 286 pilotarik hartu dute parte Txaruta Pilota Elkarteak antolatutako txapelketan: 28 pilotari ttikien mailan aritu dira, 64 umeetan, 66 lagun kimuetan, 42 hau­rretan, 54 kadeteetan eta 32 gaz­teetan. Nabarmendutakoek finalak ekainaren 3an jokatu zituzten.

Ttikien mailan, Elizondoko Oihan Obregozo eta Ibai Ballarenak 18-10 irabazi zieten Oronoz-Mugairiko Miren eta Txomin Altxuri.

Umeen B mailan, Lesakako Aritz Otxoteko eta Asier Larralde tanto bakarragatik nagusitu ziren, Andoaingo bikotearen kontra. A mailan, be­rriz, Arbizuko bikoteak 18-8 irabazi zien Elizon­doko Unax Apeztegia eta Zubiriko De la Fuenteri.

Kimuen B mailan, Ul­tzamakoak nagusitu ziren, 18-17, Lazkaokoen­ aurka. A mailan, Usurbil­go Aranguren eta Igan­tzi­ko Telletxeak 18-8ko markagailuarekin irabazi­ zuten Zizurko Arribilla­ga eta Goizuetako An­tton­ Apezetxearen aurka.

Haurren B mailan, 18-15 Oiartzungo bikoteak irabazi zien La­rraintzarko Andoni Gaskue eta Elizondoko Aritz Merinori. Eta A mailan, Andoainera joan zen txapela, Oronozko Enaitz Antso eta Sunbillako Iker Espelosinen kontra 18-17 irabazi zutelako.

Kadeteen B mailan, 18-7 nagusitu ziren Etxe­kolonea zubietarra eta Saldias urroztarra, Uharte eta Ultzamakoen kontra. A mailan, Iruñera joan zen garaipena, Narbarteko David Albiasu eta Elizondoko Sergio­ Oskozi 18-9 irabazita.

Gazteen mailan, azkenik, 18-10 irabazi zuten Arkaitz Untxalo iturendarrak eta Joseba Apeztegia iruritarrak. Andoaingo bikotea izan zuten kontrario.

Sari banaketan Ba­rriola, Asier Olaizola, Otxan­­dorena eta Apeztegiak parte hartu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun