Laburrean

Franck DOLOSOR 2012ko ekainaren 14a

Amotzeko eskolaren aldeko zerri ttiki jatea ereiaroaren 23an eguer­dian ospatuko da.

Biharamunean, kermeza eginen da, parrokiaren aldeko besta nagusia. Egun hortan Senpere zeharka lezakeen abiada haundiko treinbidearen kontrako ibilaldia eginen da.

Jondoni Petrikari bes­ta nagusiak ereiaroaren 29tik uztailaren 3rat ospatuko dira Ven­de­tta, Trikizio, Izarrak; Zor­tzi Iturri eta Patxi eta Konpainia taldeekin. Lehen aldikoz, ahate jokoa eginen da igandearekin senpertarren egunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun