Aurten Sarako Izarra errugbi taldeak 40 urte beteko ditu. Honen karietara, larunbat honetan, ekainak 16, besta bat antolatu dute. Arratsaldeko 2etatik aitzinera, errugbi lehiaketa ttiki bat izanen da Animainiako zelaian. Ondotik, afaria izanen da.