XI. mendi bizikleta ibilaldia eginen da ekainaren 24an

Joana GUERENDIAIN 2012ko ekainaren 14a

Joan den urtean mendi bizikletaren proba abiatu aitzinetik, txirrindulariak plazan. Artxiboko argazkia

Txirrindulariek bi ibilbide izanen dituzte aukeran

Ekainaren 24an, XI. aldiz mendi bizikleta ibilaldia eginen da. Bi ibilbide proposatuak dira, bat 20 kilometrokoa eta bertzea 40 kilometrokoa, 1.400 metroko desnibelarekin. Kaskoa, lizentzia eta medikuaren agiria (urte bat baino guttiagokoa) beha­rrezkoak dira parte har­tzeko.

Izen-emaiteak egunean berean egin beharko dira, goizeko 8etatik goiti hamar euro ordainduta eta abia­tzea 9etan eginen da plazatik. Hornidura puntuak, zintzur bustitzea eta opariak ere banatuko dira. Xehetasun gehiagorentzat webgune hau: saravtt.jimdo.com.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun