Hainbat sari eskuratu dituzte eskualdeko neska-mutikoek Bertsopaper lehiaketan

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 14a

Joan den urtean Mendialdeko bertsopaper lehiaketan sarituak izan zirenak. Artxiboko argazkia

Nafarroako mailako bi lehenbiziko sari lortu dituzte

Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatuta, aurten ere Na­farroa­ko Bertsopaper lehiaketa egin da, alde batetik, eskualdeka, eta bertzetik, Nafarroa mailan. Halere, aurtengo sa­riketa berezia izan da. Mu­rriz­ketak direla eta, Ber­tso­zale Elkarteak eskualdez eskualdeko sari banaketa eta ekitaldia ez egitea erabaki du, eta ikastetxe bakoitzak antolatu ohi dituen ber­tso saioetan egiten ari dira sari banaketak. Nafa­rroa mailakoa, berriz, Go­bernuak antolatu ohi duen ekitaldian eginen da. Edozein kasutan, hain­bat eta hainbat dira sariak eskuratu dituz­ten eskualdeko neska-mutikoak.

 

Nafarroa mailan

Lehen Hezkuntzako Bigarren Zikloko ikasleei dagokien A kategorian, lehenbiziko saria Berako Ricardo Baroja eskolako Lorena Perezek eskuratu du Zure gurasoek 15 urteko autoa dute eta ez dute aldatzeko asmorik lanagatik. Biga­rren saria Goizuetako Andres Narbarte Xalto eskolako Ander Mujikaren­tzat izan da gai bereko lanagatik.

Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan, B kategorian, Leitzako Erleta eskolako Oiher Al­tze­lai izan da lehenbiziko saria eskuratu duena, Itxa­roten ari zinen mezua iritsi zaizu lanagatik.

Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. ikasturte­koen kasuan, C kategorian, hirugarren saria Lei­tzako Amazabal institutuko Saioa Mateorenak eskuratu du, Itxaroten ari zinen mezua iritsi zaizu lanagatik.

D kategorian, Biga­rren Hezkun­tzako 3. eta 4. maila­koen kasuan, bigarren eta hirugarren sariak eskualdera etorri dira: Lekaroz institutuko Sukil Etxenikek bigarren saria eskuratu du Gaueko 11k dira eta gaur ere ez duzu deus ikasi. Bihar azterketa daukazu lanagatik eta Leitzako Amazabal institutuko Mar­txel Intxausti hirugarren izan da Itxaroten ari zinen mezua iritsi zaizu lanagatik.

 

Baztan-Malerrekako sarituak

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoen kategorian, Baztan Ikasto­lako Mikel Garziak irabazi du lehenbiziko saria eta ikastola bereko Liere Rekaldek eta Almandozko Nerea Sarrateak aipamenak eskuratu dituzte.

Bosgarren eta seiga­rren mailakoetan, Baztan Ikastolako Maite Montiel nagusitu da eta ondoko hauek aipamenak eskuratu dituzte: Ainara Aginaga (Baztan Ikastola), Paula Nuñez (Elizondoko San Fran­tzisko Jabier ikastetxea), Miren Goienetxe (San Frantzisko), Olaia Elizalde (San Frantzisko), Oihan Age­rre (Almandoz), Junkal Martiarena (Doneztebeko San Migel eskola) eta Irati Uharte (San MIgel).

DBH 1 eta 2. mailakoetan, Lekarozko ins­ti­tutuko Eider Bidegainek eskuratu du lehenbiziko saria eta institutu bereko Eider Quer­tierrek aipamena hartu du.

DBHko 3. eta 4. mailakoen kasuan, Lekaroz­ko institutuko Sukil Etxe­nikek irabazi du eta Doneztebeko Mendaur institutuko Jon Aldabek aipamena eskuratu du.

 

Bortziriak

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoetan, Rikardo Barojako Lorena Perezek eskuratu du lehenbiziko saria eta aipamenak Ricardo Barojako Jenny Freire, Berako Labiaga Ikastolako Ane Matxikote eta Irati Lazkanotegi eta Lesakako Tantirumairu ikastolako Manex Ramos eta Iratxe Muxikarentzat izan dira. 5. eta 6. mailakoetan, Tantirumairu ikasto­lako Ane Telletxeak eskuratu du lehenbiziko saria eta aipamenak hauentzat izan dira: Uxue Mesa (Tantirumairu), Oier La­rretxea (Rikardo Baroja), Maialen Ruiz (Ricardo Baroja), Mikel Elzaurdia (Labiaga), Gaizka Zandio (Labiaga), Jokin Mitxeo (Igantzi) eta Enaitz Telle­txea (Igantzi).

DBH 1. eta 2. mailakoen artean, Labiaga ikastolako Paulo Ra­mosek eskuratu du lehenbiziko saria eta ikastola bereko Oihana Berasategik aipamena.

 

Mendialdea

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoen artean, Xalto eskolako Ander Mujikak irabazi du lehenbiziko saria eta esko­la bereko Unax Alsua eta Aresoko Aimar Oterminentzat aipamenak izan dira.

5. eta 6. mailakoen artean, Erleta eskolako Oiher Altzelaik eraman du lehenbiziko saria eta aipamenak hauentzat izan dira: Xabat Ilarregi (Erleta), Leire Erbiti (Erleta), Beñat Etxezarreta (Areso), Ane Salabe­rria (Xalto) eta Pello Usobiaga (Xalto).

DBH 1. eta 2. mailakoei dagokienez, be­rriz, Amazabal institutuko Saioa Mateorenak eta Beñat Altzelaik, eta Xalto eskolako Eneko Apezetxea eta Ander Apezetxeak aipamenak eskuratu dituzte eta DBH­ko 3. eta 4. mailakoetan, Amazabal institutu­ko Martxel Intxaustik lehenbiziko saria hartu du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun