Zerbitzu telematikoa eskainiko du Cedernak

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 14a

Enpresa ttiki eta ertai­nei eta oro har herritarrei zuzendutako zerbitzu telematikoa paratu du martxan Cederna-Garalur elkarteak, bereziki, Ziur­tagiri eta Nortasun Agiri elektronikoari buruz eta kuadeaketa elektronikoaren inguruan informazioa emateko. Leitzaldearen kasuan, Lekunberriko tren-geltokian, Plazaolan, eskainiko da zerbitzua astearteetan. Aitzinetik ordua hartu behar da 948 567010ra deituz edo mimaz@ceder na.es-era idatziz. Bor­tzi­rietan, Alkaiaga indus­trialdean eskainiko da zerbitzua aste­lehenetan. Eta Male­rre­kan, Doneztebeko Turismo-bulegoan izanen da zerbitzua, astearteetan. Azken bi kasu hauetan ere aitzi­netik hartu behar da hitzordua 948 625122­ra deituta edo bidasoa.admon@cederna.es-era idatzita.

 

Ikastaroak

Ziurtagiri digitala eta Nortasun Agiri Elektro­nikoa ezagutzeko ikastaroak ere antolatu ditu Cedernak. Ekainaren 4an Alkaiagan egin zen ikastaroa, hilaren 5 eta 7an Lekunbe­rrin, ekainaren 12an Donezteben eta ekainaren 19an Elizondoko Eskiz informatika zentroan eginen da, 10:00­etatik 12:00etara. Izen-ematea: 948 625122 edo bidasoa.admon@­ cederna.es.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun