Martxan da eskualdeko gazteen proiektu komunikatibo berria

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 14a

Ttipi-Ttapan artikuluak argitaratuko dituzte

Eskualde honetako hainbat herritan, gaz­teak­ mugimendu edo talde ezberdinetan antolatuak daude. Guttitan izaten da, ordea, haien­ berri­, edo norberak bere herri­ko berriak baka­rrik ezagutu ohi ditu. Hori dela eta, eskual­deko gazte batzuk bildu eta egoera­ri buelta emateko helburuarekin, proiektu berria paratu dute martxan.

TTIPI-TTAPA aldizkaria eskualdean barna banatzen dela aprobe­txatuz, eta gazte edukiak sartu nahian, aldizkariko atal bat gazteei eskainia izanen da hemendik aitzinera. Gazte Oihua izenpean, inguruko gazteen berri eman nahi dute.

Horretarako, Gazte Oihua proiektua aitzinera eramaten ari diren gaz­teak dagoeneko harremanetan jarri dira hain­bat he­rritako gaz­teekin. Haien helburua herrietako edozein gazte mugimenduk (gaz­te asanblada, gaztetxea, aisialdi taldea…) atal honetan tokia izatea da. Denenga­na­ ailegatzea zaila dela eta, e-posta sortu dute: ttipigazte@gmail.com. Lerro hauen bidez, proiek­tua lantzen ari direnek deia egin nahi diete eskualdeko gazte taldeei haien berriak bidal ditzaten, gero eskualde osoan zabaltzeko.

Atal honen maiztasunari dagokionez, ez dute zehaztu hamabor­tzean behin aterako ote den ala ez. Hasiera batean bederen, herrietako gazteak artikuluak bidali ahala argitaratuko dituzte.

 

Berako Gaztetxeak sei urte

Sei urte bete ditu aurten Berako Kaxerna Gaztetxeak eta horren harira, ospakizunen astea izan zuten ekainaren 4tik 10era. Txalapartariak, bertsolariak, antzerkiak, ipuin kontalariak, gazte­txoentzako ekintzak, hi­tzaldiak, ping-pong eta mus txapelketak, pre­soen­ aldeko topa, kalejira, kontzertuak, bizi­kleta salto erakustaldia... Gazteentzat ez ezik, gainerakoentzako ekital­diak ere egin zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun