Heldu den urrira arte ateak itxi ditu ziber liburutegiak

Izaskun GOÑI TELLETXEA 2012ko ekainaren 14a

Momentu ederrak pasatu dituzte neska-mutikoek liburutegian. Izaskun Goñi

Merendola batekin agurtu dute aurtengo denboraldia

Urriaz geroztik irekita egon den ziber liburutegiak joan den ekainaren 1ean itxi zituen ateak. Egun horre­tan, despedida gisa, Izaskunen eskutik, merendola bat egin zuten parkean eta haur andana elkartu zen. Elkarrekin arra­tsalde ederra pasatu zuten merendolan.

Orain, uda osoan itxi­ta egonen da eta hurrengo ikasturtean, urrian, berriz irekiko dute. Orduan ere Izaskun izanen da ziber liburutegiko arduraduna.

Aipatu, bertzalde, ikasturte honetan hain­bat gauza egiteko aukera izan dutela neska-mutikoek: margo­tzen aritu dira, gan­txoak egin dituzte, eskulanak... Momentu atse­ginak pasatu dituzte eskulan horiek egin bidenabar. Eta denda bat ere zabaldu dute egindako gauzak saltzen paratuz eta materialak erosteko modua eskainiz.

Baina orain, hurrengo urrira arte aio erratea baino ez da geldi­tzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun