San Juan Egunean eta bezperan aizkora apustuak izanen dira

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 14a

Goiko argazkian mus txapelketako finalistak ageri dira. Beheko argazkia, berriz, joan den urteko sanjuanetako aizkora apustukoa da. Carolina DOMINGUEZ

Saralegi, Kañamares, Erasun eta Larretxea ikusiko ditugu

Ekainean sartuta, gero eta gutxiago geldi­tzen da sanjuanetarako. Lau eguneko bes­tak prestatu dituzte aurten ere, ostiraletik astelehenera, ekainaren 22tik 25era. Egun horietan, kirol ikuskizunez gain, ongi pasatzeko bes­telako ekitaldiak ere izanen dira haur, gazte eta helduendako.

 

Ostirala, ekainak 22

• 18:00etan Paleta Txapelketaren finala.

• 20:00etan Zopak He­rriko Ostatuan.

• Gauez dantzaldia izanen da MODESTO akordeoilariarekin.

 

Larunbata, ekainak 23

San Juan bezpera

• 11:00etan herriko mus txapelketa.

• Arratsaldez umeen parkea, kart eta gaztelu haizatuekin.

• 18:30ean aizkora apustua: Saralegi eta Ka­ña­ma­res lehian ariko dira­.

• 22:00etan Sanjuan ­suak.

• Arratsaldez eta gauez dantzaldia TRIKI HOTS taldearekin.

 

Igandea, ekainak 24

San Juan eguna

• 10:00etatik aurrera txistulariek alaituko dituzte herriko karrikak.

• 11:30ean Meza Nagusia San Juan herriko patroiaren ohorez.

• 13:00etan aizkora apustua: Ander Erasun eta Oihan Larretxea ariko dira.

• 18:00etan pilota partidak: jubenilen mailan, Bakaikoa eta Medina, Elizalde eta Mariezku­rrenaren kontra ariko dira. Afizionatuetan, be­rriz, lau t’erdian Bendoiro eta Oronozek jokatuko dute.

• Arratsaldez eta gauez, dantzaldia izanen da MODESTO akordeoilariarekin.

 

Astelehena, ekainak 25

• 14:00etan herri bazkaria Herriko Ostatuan trikitilariekin.

• Arratsaldean trikitilariek jarraituko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun