Florentino Ibarra zena omendu dute Laxoaren Egunean

TTIPI TTAPA 2012ko eka. 14a, 12:19

Goian Florentino Ibarra zenaren senitartekoak eta behean artisauak eta Angelusa kantatzen. Bertizko Partzuergo Turistikoa

Oiz eta laxoa nabarmendu nahi dira ekimen honekin

Eguraldi bikainarekin joan zen Laxoaren Eguna maiatzaren 27an. Irurita B eta Oizen arteko laxoa partidan lehia bizia izan zen eta jendeak gustura hartu zuen. Jokoa geldiarazi eta garai batean bezala, Angelusa ere kantatu zuten. Izas­kun Goñi Bertizko Partzuergo Turistikoko kudeatzaileak azaldu duenez, «hagitz giro ona sortu zen eta kanpota­rrak hurbildu ziren, bereziki Gipuzkoatik. Ekin­tza honekin laxoa eta Oiz nabarmentzea lortzen ari garela uste dut». Aldi berean, Florentino Ibarra laxoa egilea zena ere gogoan izan zuten. Bere arre­ba eta familiakoak elkartu ziren eta omenaldi­ polita eskaini zitzaien. Oizko posadak produktu tipikoen degustazio bikaina ere eskaini zien bisitari, herr­itar eta pilota­riei eta herriko musikariek giroa alaitu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun