Lau hilabetez, bi gazte paratuko ditu lanean Udalak. Bere garaian, langabezian dagoen jendea herriko lanetarako kontratatzeko dirulaguntza eskatu zuen Udalak, eta bi langile hartzeko dirulaguntza onartu diote. Guztira lau lagun aurkeztu ziren eta hautaketa proba batzuen ondotik, puntu gehien lortu dituztenak aukeratu dira. Denetara 12 puntu ateratzen ahal ziren eta lehenbizikoak atera zituen, bigarrenak, berriz, 11.
Herriko bestak
Herriko bestak antolatzeko prestaketak hasiak dira. Duela gutti herri batzarra egin zen eta nahiz eta jende aunitzik ez zen agertu, bildu zirenek proposatutako ideiak hagitz interesgarriak izan ziren.
Bestaberri Eguna
Joan den ekainaren 10ean, Bestaberri Egunean ohitura den bezala, Udalak berendatzera gonbidatu zituen herritarrak arratsaldez. Goizez, mezara joatekoak ziren udal ordezkariak herriko ikurrinarekin.