Ospakizunek ez dute etenik, eta larunbat honetan, ekainak 16, Uritzako fiesta eginen da.
Goizean karpa muntatu eta altxaferoa botako dute eta 13:00 aldera pintxoak izanen dira. Ondotik, 14:00etan bazkaria eginen da eta paella eta umerria jateko aukera izanen da, besteak beste. Lerro hauek idazterakoan oraindik erabaki gabea zen bertsolaririk izanen den ala ez, baina Joxemari eta Ainhoa musikariak han izanen direla hori segurua da.
Jaiotza
Beste herritar bat badugu, Urtxipiko Lluvia, hain zuzen. Zubietar peto-petoa izanen dela ere esan dezakegu, herrian jaio baita. Lerro hauen bidez, zorionak Maria eta Mateo gurasoei.
Kinto bazkaria
1961 eta 1962 urteetan sortutakoek kinto bazkaria eginen dute ekainaren 23an Herriko Ostatuan.