Berriki akitu dute ikasturtea Mendaur Trikitixa Eskolan eta horren harira, ekainaren 6an gurasoen aitzinean kontzertua eskaini zuten Aurtizko Koianea Ttikia frontoian, urritik maiatzera ikasitakoa erakutsiz. Hiru taldetan banatuta, gisa guztietako abestiak jo eta kantatu zituzten. Udazkenarekin batera ikasturte berria hasiko du trikitixa eskolak.