Nafarroako Gobernuak hezkuntza publikoan egin nahi dituen murrizketen kontra, hainbat mobilizazio egin dira eskolan, inguruko bertze ikastetxeetan bezala. Batetik, 08:50etik 09:00etara kontzentrazioak egiten aritu dira astean hiru egunez; gurasoekin bilkurak egin dituzte; sinadura bilketa ere abiatu dute eta eskutitzak ere igorri dituzte. Horrez gain, eta ordukoa da argazkia, klaseak plazan eman zituzten maiatzaren 25ean. Maiatzaren 31ko greba egunekin ere bat egin zuten eta ekainaren 2an egin zen manifestaziora gurasoak, irakasleak eta haurrak joan ziren.