Murrizketak direla eta, autobusa hartu eta azkeneko ateraldia kanpora egin beharrean, ortzegun honetan, ekainak 14, Mendaurrera joanen dira oinez. Kaxkora igo eta gero, enbaltseetan geldituko dira egun-pasa. Ateraldi honetan ez dute sosik gastatuko, murrizketak eta krisia direla eta, bertan gelditzea erabaki baitute.
Halere, 4, 5 eta 6. mailakoak Irunberrin egon berriak dira aste pasa English week delakoan. Ingelesarekin trebatzeaz gain, Irunberriko arroila ikusi, diskotekara joan, lagun berriak egin… Ederki pasatu dute.