Bertze herrietan bezala, gure herrian ere Bestaberri Eguna ospatu zen. Goizean meza izan zen eta han izan ziren udal zinegotzi eta alkatea. Eguerdi partean berreskuratu den dantza luzia dantzatu zuten herriko dantzariek. Ondotik, Herriko Etxeko estalpean Udalaren eskutik luntxa izan zen.