Mendi Abesbatzaren 15. urteurreneko emanaldi berezia larunbat honetan

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 14a

Ikasturte honetan, hamabortz urte bete ditu Mendi Abesbatzak eta koroko kideek ez dute ospatu gabe utzi nahi izan. Hori dela eta, larunbat honetan, ekainak 16, emanaldi berezia eskainiko dute elizan, 20:30ean hasita. Abesbatzako kideez gain, Agorreta Musika Eskolako ikasle eta irakas­leak, Erreka Dantzari Taldea eta Mendi Abesbatzako zenbait kide ohi ariko dira eta emanaldia borobiltzeko, urte hauetan guztietan bildutako argazkiekin osatutako bideo­ bat erakutsiko da estreinakoz. Egitarauari dagokionez, hamabortz­ urteotan abestutako doinuak biltzen saiatu dira, tartean Polifoniako zenbait kanta eta hainbat folkloretako doinuak: Xalbadorren Heriotzean, Baratze bat, Sarasolaren Pater Noster, A Tu Lado, Kitolis, Herribehera zein Goizian Argia Hastean... Horiek entzuteko aukera izanen da, bertzeak bertze. Eguna behar bezala akitze­ko, partaide guziek afaria eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun