Aisialdirako lokalen ordenantza

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 14a

Udalaren mugapean dauden aisialdirako eta elkar­tzeko lokalak arau­tzen dituen ordenantzari­ behin betiko onespena eman diote. Kultura, aisia, josteta edo antzeko asmoekin jendea biltzeko erabil­tzen diren to­kiak­ dira, irabazi asmorik gabe­koak eta eremu­ pribatu hu­tse­ko jarduerak egiten dituz­te­nak. Eraikinen behe­ko solairuan daude eta ez dira ostatua, sukal­dea, jate­txea edo gisako­ zerbi­tzuak sartzen. Orde­nantzarekin lokal horiek erabilzeko baldin­tzak zehaztu ditu Udalak­.

Lokal barrenean plas­tikoa, kartoia, kol­txoiak edo su hartzen eta sua hedatzen laguntzen ahal duten gaiak­ pilatzea­ debekatua egonen da, baita salerosketan ari­tzea­ ere. Ezin dira sukaldea edo jakiak pres­tatze­ko tres­nak­ eduki, eta 18 urtez azpikoetan alkohola eduki edo kontsumi­tzea debekatua dago, baita drogen legez kanpoko kon­tsumoa eta trafikoa ere. Ibilgailu eta oi­nez­koen­ bidea trabatuz, eremu publikoan altzariak nahiz edozein­ elementu ez dira onartuko, ez hots maila gaindi­tzea ere.

Arau-hauste arinengatik 300 euro arteko isuna paratzen ahalko da, arau-hauste larrienga­tik lizentzia bi hilabete arte kendu edo 300-600 euroko isuna paratu eta hagitz larriak bada, lizentzia­ kendu aka­tsak zuzendu arte edo 600-1.200 euroko isuna paratu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun