Erreka Elkarteak antolatutako XXXIV. Herri Krosa ekainaren 24an eginen da

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 14a

Izen-ematea egun berean edo aitzinetik egin daiteke

San Pedro besten ai­tzineko igandean, aurten ere Herri Krosa eginen da Erreka Kirol Elkar­teak antolatuta. Ekainaren 24an eginen da eta XXXIV. edizioa izanen du.

Izen-ematea egun horretan irteera pun­tuan­ egin daiteke edo aitzi­netik www.herri­krossa.com web orriaren bidez. Bortz euro ordaindu beharko dituzte jubenilek eta hortik ai­tzi­nerako kategoriek. Gaz­teagoentzat, aldiz, dohainik izanen da.

Mailaz maila, egin beharreko ibilbidea diferentea izanen da. Maila berezikoek 75 me­tro egin beharko dituzte, aurre­ben­jaminek 420 metro, benjaminek 590 metro, alebin neskek 1.140 me­tro eta mutilek 1.690 me­tro, infantil neskek 1.690 metro eta mutilek 2.240 metro, kadete neskek 1.825 metro eta kadete mutilek 3.650 metro, jubenil neskek 3.650 me­tro eta mutilek 7.300 me­tro. Neska senior eta betaranoek 3.650 metro egin beharko dituzte eta senior eta bete­rano mutilek 7.300 metro. Au­rre­benjaminak, benjami­nak, alebinak eta infanti­lak 10:30ean aterako dira. Gainerakoak 11:30ean.

 

Sariak

Gizonezkoetan, le­hen­biziko helmugara­tzen­ denak 150 euro jasoko ditu, bigarrenak 90 euro, hirugarrenak 60 euro, laugarrenak 45 euro, bosgarrenak 30 euro eta seigarrenak bertzelako saria. Emakumezkoetan, lehenbizikoak 75 euro hartuko ditu, bigarrenak 45 euro, hirugarrenak 30 euro eta laugarrenak ber­tzelako saria izanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun