Maiatzaren 26an Malerrekako Eguna egin zen Zubietan lehenbiziko aldiz. Ekitaldi andana izan ziren, baina erran beharra dago ekitaldiari hasiera Agurra dantzatuz Sunbillako dantzariek eman ziotela. Behin dantza akitutakoan, Itxaso Agirre herritarrak Zubietako alkate den Patxikuri (nahiz eta urtetan Zubietan bizi, berez sunbildarra da) Malerrekako zapia paratu zion. Eguerdian berriz ere herriko dantzariek saio eder eta polita eskaini zuten. Arratsaldean, bertze ekitaldien artean, mus txapelketako finala jokatu zen eta han aritu ziren herritik bi bikote: Josune Etxebeste eta Aintzane Arretxea, eta Joxe Mari Arretxea eta Juana Mari Agirre. Bigarren bikotea finalerdietaraino ere ailegatu zen. Zorionak denei!