Murrizketen kontra

Maider PETRIRENA 2012ko ekainaren 14a

Ana Urroz

Murrizketak min haundia egiten ari dira eskualdean eta horren aurka hainbat ekimen­ antolatu ziren maiatz hondarrean. Maiatzaren 29an eta 31n Malerrekako eskola ttikiek, maiatzaren 25ean Sunbillan egin zuten bileran erabaki bezala, greba egin zuten guttieneko zerbitzuak eskainiz. Horrez gain, Sunbillako eskolan maiatzaren 28, 30 eta ekainaren 1ean goizeko 9etan 10 minutuko elkarretaratzeak egin zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun