Ekainaren 24an Otsagabira irteera antolatu du Mendi Taldeak

Maider PETRIRENA 2012ko ekainaren 14a

Apuntatzeko epea hilaren 17an akituko da

Ulibeltzak Mendi Taldeak Otsagabira joateko ateraldia antolatu du. Ekainaren 24an izanen da eta joan nahi dutenendako bi aukera eskainiko dituzte. Alde batetik, mendian ibiltzeko aukera izanen da, Ta­platik Otsagabirako hamabi kilometroak oinez eginez. Bertzelako aukera nahiago dutenek Otsagabitik Muzkilda ermitara autobusez joateko modua izanen dute.

Ondotik denek elka­rrekin Kixkia sagardotegian bazkalduko dute, sagardotegiko menuarekin. Bazkariak 30 euro eta autobusak 12 euro balio ditu eta apuntatzeko epea ekainaren 17an akituko da. Irteera­ren egunean, berriz, 07:00etan aterako dira plazatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun