Aurtengoan inoiz baino gasna gehiagok hartu dute parte lehiaketan; 23k hain zuzen, eta hauetatik zazpi Etxalarkoak. Honela gelditu zen sailkapen orokorra: lehenengo postuan Urdazubiko Etxelekua gasnategia, bigarren Arizkungo Baztan gasnategia eta hirugarren Etxalarko Josetxo Ariztegi. Herriko gasnen artean epaimahaiaren ustetan onena, Intzeko bordako Josetxo Ariztegirena izan zen, eta bigarren Beko-zubiko Juana Mari Arburua gelditu zen. Bertzetik, hamalau artisau izan ziren frontoian; hauen artean Herri Baratza ekimenekoak, burdina, zura, buztina, gasnagileak, gozogileak eta bertze hainbat. Eguerdian jende andana hurbildu zen trikitilarien saioa entzutera. Herri bazkarian ere 90 bat lagun izan ziren. Hagitz arrakastatsuak izan ziren Kultur Etxeko kisu labeen argazki emanaldia, margo erakusketa eta bai Iriondoko tresna zaharrena ere. Eguna borobiltzeko dantza taldeak saio ederra eskaini zuen plazan. Altxata Elkartea kontent dago egunak eman duen emaitzarekin.