Goiz eta arratsaldez izanen dira ekitaldiak igande honetako ­Haurren Egunean

Irune eta Itsaso 2012ko ekainaren 14a

Arratsaldean Tatxin eta Tatxan ikuskizuna izanen da

Ikasturte akaberara hurbiltzen ari garenez, kanpaldiak antolatu dituzte eskolan. Horrez ­gain, Haurren Eguna antolatu dute igande honetarako, ekainak 17. Urte­ro bezala, goizean ikas­tur­tean­ egindako ipuin eta lanak jarriko dituzte ikusgai frontoian. Ipuin batzuk ere ira­ku­rriko dituzte eta bakoi­tzak ipuin bat opari hartuko du.

Bazkaldu aitzineko tartea trikitilariek alaituko dute. Gero, baz­karia eginen dute frontoian. Eta 15:30ean, Tatxin eta Ta­txan ikuskizuna ikusgai izanen da, adin guz­tietako jendearentzako Udalak antolatu duen erakustaldi musikala. Antzerkiaren ondotik, Guraso Elkartearen eskutik jokoak izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun