Toki Ona Institutuak ekitaldi berezia antolatu zuen maiatzaren 25ean, ikasturte honetan ikasketak bukatu dituzten ikasleei errekonozimendu ttiki bat egin eta orlak banatzeko. Ikasturte honetan 57 ikaslek bukatu dituzte ikasketak, 9k Lanbide Heziketako Goi Mailan, 38k Batxilergoan eta 10ek Erdi Mailan. Ekitaldia Kultur etxean egin zuten, eta ikasle, guraso, irakasle, institutuko langile eta Bortzirietako udal ordezkari batzuk bildu ziren. Hasteko ikasle eta langileek musika emanaldia egin zuten, gero zuzendaritzaren agurra etorri zen eta ondotik, irakasle eta gurasoena. 2. batxilergoko ikasleek agurra egindakoan, orla eta diplomak banatu zituzten. 1go batxilergoko ikasleek dantza saioa ere eskaini zuten eta bukatzeko luntxa.