Murrizketei ezetz erranez segitzen dute

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 14a

Lekarozen protestak, Goikoetxea kontseilariaren bisitan.

Elkarretaratzeak he­rri gehienetako eskoletan, asanblada iraunko­rrak Berako Rikardo Baroja eskolan, Doneztebe­ko ikastetxean eta Elizondoko Lanbide Eskolan, itxial­diak Ricardo Barojan (50 lagun), Elizondoko Lanbi­de Eskolan (27 lagun) eta Doneztebeko San Migel eskolan (15 lagun), kotxe­ karaba­nak greba egunetan, greben segida­ haundia eta Iruñean egin diren mo­bi­lizazioetan partehartze zabala.

Maia­tzaren 28, 29 eta 31ko greba egunek segi­da zabala izan zuten eskualdean, ikastetxe gehienak gu­ttie­neko zerbi­tzuak eskai­ni baitzituzten. Nafa­rroa iparraldean maiatza­ren 31ko grebaren jarraipena, erraterako, sindika­tuek «erabate­ko­tzat» jo zuten. Egun ho­rre­­tan arlo publiko osoan­ deitu­ zuten greba eta es­kual­deko udal eta mankomunitate auni­tzetan bat egin zuten gre­ba­­rekin eta osasun arloko zenbait langile ere mu­rriz­­keten aurka azaldu ziren.

Bertzalde, ekainaren 5ean Lekarozko enpresa kanpuseko eraikin berria inaugura­tzera etorri zen Lourdes Goikoetxea Nafarroako Gobernuko kontseilaria eta ederki aditu eta ikusi­ zituen Baztan, Bortziriak, Malerreka eta Bertizaranako ikasle, irakasle eta gurasoen protestak, jendetza elkartu baitzen mu­rriz­keten aurka Lekarozen egindako protesta zaratatsuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun