Laxoa txapelketako final laurdenetako protagonistak erabakiak gelditu dira

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 18a

Asteburuan errekuperazio jardunaldia jokatu da

Baztan-Errekako XXXIII. Laxoa Txapelketaren errekuperazio jardunaldia jokatu da asteburuan eta honenbertzez, erabaki dira final laurdenetan ariko diren taldeak.

Baztan-Errekako XXXIII. Laxoa Txapelketaren errekuperazio jardunaldia jokatu da asteburuan eta honenbertzez, erabaki dira final laurdenetan ariko diren taldeak.

A multzoan jokatutako partidetan, Irurita Bk 9 eta 1 irabazi zion Doneztebe Eri; Eirurita Bk 6 eta 9 galdu zuen Doneztebe Brekin eta Doneztebe Fk 3 eta 9 galdu zuen Oizekin. Honela, Oiz izan da multzoko lehena, zortzi partidak irabazita, Doneztebe B bigarren, sei partida irabazita eta Irurita B hirugarren, lau partida irabazita.

B multzoan, Doneztebe Ck 3 eta 9 galdu zuen Irurita Arekin; Arraioz Ak 9 eta 6 irabazi zion Arraioz Cri eta Arraioz Bk 9 eta Arraioz Cri.

Irurita A izan da sailkapen buru, zortzi partidetatik sei irabazita (19 puntu); Arraioz A bigarren, hau ere sei irabazita (18 puntu) eta Arraioz B hirugarren, 5 partida irabazita (14 puntu).

C multzoan, azkenik, Irurita Ck 9 eta 8 irabazi zion Doneztebe Dri, baina hori ez zen aski sailkapenean aitzintzeko. Multzo honetan lau talde daudenez, bi lehenbizikoak, partida guziak irabazi dituen Doneztebe A eta Doneztebe D sailkatu dira final laurdenetarako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun